2020/05/28

LEHEN HEZKUNTZAN EUSKERAZ JOLASTU!!

Euskarajolastu!

Ondo pasatu Euskeraz jolasten!!

LEHEN HEZKUNTZA- EDUCACIÓN PRIMARIA


ARGIBIDEAK:

Pertsonai ospetsu bakoitza bere ogibidearekin edo ezaguna egin zen eremu sozialarekin lotu behar duzu.

Jokoa irabaziko duzu denbora agortu aurretik pertsonai guztiak bere ogibidearekin lotzea lortzen baduzu.



                                                      http://jolasak.eu/ospetsuenjokoa.html#jokoa



HITZ EMAN- PASAPALABRA



ARGIBIDEAK:

Aktiboa dagoen hizkiarekin hasten diren edo hizki hori daramaten hitzak asmatu behar dituzu lauki honetan agertzen den definizioaren arabera.

Ez badakizu edo zalantzarik baduzu, hitza atzean utzi dezakezu “pasatu” botoiari emanez, geroago berriro gainditzen saiatuz.

Guztira 5 minutu dituzu uztaiaren hitz guztiak asmatzeko. Zorte on!






ARGIBIDEAK:

Jokalari bat aukeratu (sukaldari gizona edo andrea) eta jokoaren maila zehaztu (erraza / ertaina / zaila) ondoren, jokoa ausazko errezeta bat hautatuko du, eta zure zeregina errezeta hori osatzea izango da, 3 urrats hauek jarraituz:

1. Errezeta osatzeko beharrezkoak diren osagaiak aukeratu.

2. Errezeta osatzeko beharrezkoak diren tresnak aukeratu.

3. Errezeta osatzeko beharrezkoak diren urratsak ordenean aukeratu.

Urrats bakoitza burutzeko minutu bat izango duzu, eta 3 aukera huts egiteko, maila bakoitzean eskatzen diren baldintzen artean.





http://jolasak.eu/bertsolari.html#jokoa

ARGIBIDEAK:

Jolasteko maila aukeratu behar duzu (oinarrizkoa/ertaina/goi maila)

Jolasak dituen hiru zailtasun-maila gainditu behar dituzu. Hau lortutakoan, gai jartzaileak gaia ipiniko dizu bertso bat presta dezazun. Egindakoan, bidali nahi izanez gero posta elektronikoaren bidez honako helbide honetara: leizaola@leizaola.eus eta mp3 irakurgailu zoragarria doan zure etxean jasoko duzu prestatu duzun bertsoa bertsolaritzaren arauak betetzen baditu (neurria, errima,…), bertsoa originala bada eta gutxieneko kalitatea badu.

100 lehenengo bertsoak sarituko dira adierazitako opariarekin.






ARGIBIDEAK:

Saguarekin mapan klikatu behar duzu, eta ahalik eta hurbilen jarri eskatuko dizugun Euskadiko herria, ibaia, mendia, jaia eta eraikuntza. Zenbat eta azkarrago egin, orduan eta puntu gehiago irabaziko dituzu; benetako kokapenetik hurbil jartzen badituzu, puntu gehiago jasoko dituzu.














ARGIBIDEAK:

Irabazi ahal izateko galderak ondo erantzun behar izango dituzu. Zure sokatirako taldeak (berdeak) arerioari (gorriari) herrestatu arte eta zapia markara iritsi arte. Asmatzen duzun galdera bakoitzak zure taldea atzerapausu bat emateko balio izango du; galdera okerra eman ostean, aldiz, arerioek emango dute atzerapausua, eta zure taldea lehiakideen zonaldera hurbilduko da, arrastratuz.



http://jolasak.eu/sokatira.html#jokoa



EUSKALTRACK: ESTROPADAK

ARGIBIDEAK:

Parte hartu hiru traineru txandatan, zuriune-barra erabiliz arraunean egiteko.

Arraunketa-barrak adierazten dizu noiz sakatu behar duzun ahalik eta azkarren joateko.

Saiau barra alboko marketatik ahalik eta gertuenen dagoenean sakatzen.

Gai izango zara hiru txandak irabazteko?


http://jolasak.eu/euskaltrack.html#jokoa



ARGIBIDEAK:

Harrijasotzaileak harria jaso ahal izateko, pilotarekin frontoian jo beharko duzu. Harriaren pisua gero eta handiagoa izan ahala, orduan eta zailagoa izango zaizu pilotari jotzea.

Frontoiaren goialdean markagailua dago, eta, bertan, hautatu duzun jokoaren maila gainditzeko geratzen zaizun denbora agertuko da.

Zorte ona opa dizugu!


http://jolasak.eu/harrijasotzaile.html#jokoa



ARGIBIDEAK:

Buruz ikasi zein ordenean agertzen diren ondoko bikoteak eta ondoren zuk zeuk errepika ezazu eragiketa bera. 12 aukera dituzu.

Zorte on eta memoria fina izan dezazun!.


http://jolasak.eu/bikoteak.html#jokoa


EUSKALTRACK: TXINGAK ERAMATEA

ARGIBIDEAK:

Sakatu zuriune-barra ahalik eta azkarren; 20 segundo dituzu ahalik eta urrunen iristeko.

Zenbat metro egiteko gai zara?

http://jolasak.eu/euskaltrack.html#jokoa









Euskeraz jolastu ezazu. HAUR HEZKUNTZA- EDUCACIÓN INFANTIL

Euskaraz jolastu!

Ondo pasatu Euskeraz jolasten!!

HAUR HEZKUNTZA- EDUCACIÓN INFANTIL

HITZIKI




Hitziki aplikazioa Euskarazko hiztegia jolastuz ikasteko da, 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako bereziki diseinatua; halere, helduei ere praktikatzeko aukera eskaintzen die.


ANIMALIAK




Animalien izenak eta letrak Euskaraz ikasteko jolasa da, 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat diseinatua; halere, helduek ere praktika dezakete jolastuz.



ESANBAKI



Esanbaki euskarazko hiztegia eta gramatika ikasteko jolasa da, 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat, bereziki, baina helduagoek ere balia dezakete.

Jolastuz hainbat gauza ikasiko dituzte: 1etk 30era bitarteko zenbakiak, aditzak, koloreak, izaki bizidun eta bizigabeen izenak eta nola sortu esaldi errazak horiek guztiak erabiliz.



KATXIPORRETA



Katxiporreta web orrialdean dohainik jolasteko 4 jolas ditugu


2020/05/21

Erronka ezberdinen bideoak!


Orain arte zuek bidalitako erronken bideoekin montai bat egin dugu. Hiru erronka agertzen dira, hurrengo asteetan bideo gehiago igotzen joango gara. Saiatu gara jasotako bideo guztiak bertan agertzea. Norbait agertzen ez bada barkamena eskatzen dizuegu. Espero dugu zuon gustokoa izatea!  

Con los vídeos de los retos que habéis estado enviando hemos elaborado un vídeo-montaje.  Aparecen tres retos. En las próximas semanas iremos subiendo más vídeos. Hemos intentado que aparezcan todos los vídeos que habéis enviado. Si alguno no aparece os pedimos perdón de antemano. Esperamos que os gusten!!
Gorputz Hezkuntzako irakasleak


2020/05/18

7.erronka

Badator ZAZPIGARREN ERRONKA! Aste honetan "kamisetaren erronka" proposatzen dizuegu, Erronka hau egiteko kamiseta zabalak erabiltzea gomendagarria da. Erronka honetaz aparte, gehigarri moduan magia truko bat egin dezakezue eta zuen klasekide Iraiak proposatutako jarduera ere burutu dezakezue. Gora Cervanteseko kirolariak!!

Ya llega el SÉPTIMO RETO! Esta semana os proponemos "el reto de la camiseta". Para realizar este reto os recomendamos utilizar camisetas un poco anchas. A parte de este reto. como ejercicios adicionales podéis realizar otro truco de magia y un ejercicio propuesto por vuestra compañera Iraia. Gora Cervanteseko kirolariak!





2020/05/11

SAILKAPENA-


ASTE HONETAKO EMAITZAK/ RESULTADOS DE LA SEMANA
v  (Azken hiru asteko puntuen gehiketa/ suma de los puntos obtenidos las tres últimas semanas)

·         1 ZIKLO / 1 CICLO

TALDEA / GRUPO
PUNTOS
2.D
13
1-2A
12
1.D
8

·         2 ZIKLO / 2 CICLO

TALDEA / GRUPO
PUNTOS
4.D
17
3-4A
11
3.D
8

·         3 ZIKLO / 3 CICLO

TALDEA / GRUPO
PUNTOS
6.D
12
5D1-5D2
11
5.A
9
6.A
8


ANIMO!! JARRAITU ZUON BIDEOAK BIDALTZEN.SAILKAPEN HAU ASTERO ALDATU BAITAITEKE!!

¡ANIMO!! SEGUID ENVIANDO VUESTROS VIDEOS. ¡ESTA CLASIFICACIÓN PUEDE CAMBIAR SEMANA A SEMANA!!



Aste honetako erronka



Hona hemen 6.erronka!!! Aste honetako erronka 5D-ko Aritz Anduagak proposatzen 
digu! Jarduera gehigarri moduan magia truko bat egin dezakezue! Ea lortzen duzuen!! 
Zorte on!!

Aquí está el reto número 6!! El reto de esta semana nos lo propone Aritz Anduaga 
de 5D! Como actividad complementaria podéis realizar un truco de magia!! Seguro 
que lo conseguís! Mucha suerte!!

ASTEKO ERRONKA

Hona hemen aste honetako erronka!!
Erronka hau egiteko ezin dituzue besoak edo eskuak lurrean jarri. Pixkat zailagoa egin nahi badozue bi papera hartu ditzakezue eta bata bestearen gainean jarri!
Para realizar este reto no podeis apoyar en el suelo ni los brazos ni las manos. Si quereis hacerlo un poco más dificil podeis hacerlo con dos rollos de papel higiénico y ponerlo uno encima del otro!


Animo!!

Txokolatezko bizkotxoa



1.D taldekideen artean txokolatezko bizkotxo goxo-goxoa prestatu dugu. Dastatu nahi?

2020/05/02

3Dko IKASLEAK SUKALDARI!!




3.D KOAK SUKALDARI!!!

Sukaldari handiak ditugu 3.mailan!!
Jo ta ke ibili dira, etxeko sukaldean, errusiar entsaladillak egiten!
Zein itxura ona!
On egin!!