2016/11/30

Phantom boy





Alain Gagnole eta Jean-Loup Felicioli zinemagileek zuzenduriko 'Phantom Boy' animaziozko filma euskaraz estreinatuko da zinema aretoetan asteazken honetan, ekainaren 22an, Zineuskadi elkarteak sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker. Zehazki, Bilboko Multicines, Gasteizko Florida, Portugaleteko Ballonti eta Donostiako Principe zinema aretoetan estreinatuko da, Zineuskadik jakinarazi duenez.
Filmak Alex izeneko polizia inspektore baten istorioa kontatzen du. Ganster desitxuratu misteriotsu batek hura zaurituko du. Ospitalean, Alex 11 urteko Leoren lagun egingo da, zeinak bere gorputz barrutik irteteko gaitasuna duen. Mamuen antzera, ikusezina da beste pertsonentzat, hegan egiten du eta hormak zeharka ditzake. Gansterrak hiria mehatxatuko du eta Alexek mutikoaren ahalmen izugarriei esker ikertzen jarraitu ahal izango du.
Zinema Euskaraz programak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filma sorta jartzea du helburu. 'Phantom Boy' aurten diruz laguntzen den seigarren filma da; aurreko bostak 'Iparraldeko Norman', 'Egun handia', 'Oker', 'Tximinoen Erresuma' eta 'Albert' izan ziren.


4. mailako ikasle pare baten iritzi kritikoa:


  •   "Phanton Boy" pelikula gustatu zitzaidan. Euriaren efektua oso ondo ikusten zen. Istorioa oso polita zen, eta gainera interesgarria. Pertsonaiak oso ondo margoztuta zeuden.

  • Gustatu zait polita eta interesgarria delako. Ez zait gustatu bortxakeria pixka bat agertzen delako pistolarekin eta gauza horiekin. Baina polita da.




2016/11/04

BIDE HEZKUNTZA/EDUCACION VIAL (2016)


 BIDE HEZKUNTZA




Urriaren 24an 5 eta 6. mailako ikasle guztiok, Bide Hezkuntzara joan ginen (Sarrikon).

Lehenengo, talde batek trafiko seinaleak ikasi genituen eta besteak bizikletaz ibili ziren zirkuitu batean. Gero ekintza aldatu genuen eta horrela guztiok egin genuen guztia.

Ondo pasatu genuen.