Alain Gagnole eta Jean-Loup Felicioli zinemagileek zuzenduriko 'Phantom Boy' animaziozko filma euskaraz estreinatuko da zinema aretoetan asteazken honetan, ekainaren 22an, Zineuskadi elkarteak sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker. Zehazki, Bilboko Multicines, Gasteizko Florida, Portugaleteko Ballonti eta Donostiako Principe zinema aretoetan estreinatuko da, Zineuskadik jakinarazi duenez.
Zinema Euskaraz programak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filma sorta jartzea du helburu. 'Phantom Boy' aurten diruz laguntzen den seigarren filma da; aurreko bostak 'Iparraldeko Norman', 'Egun handia', 'Oker', 'Tximinoen Erresuma' eta 'Albert' izan ziren.
4. mailako ikasle pare baten iritzi kritikoa:
- "Phanton Boy" pelikula gustatu zitzaidan. Euriaren efektua oso ondo ikusten zen. Istorioa oso polita zen, eta gainera interesgarria. Pertsonaiak oso ondo margoztuta zeuden.
- Gustatu zait polita eta interesgarria delako. Ez zait gustatu bortxakeria pixka bat agertzen delako pistolarekin eta gauza horiekin. Baina polita da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario